Seleccionar página

Ana Belén Otero Miguélez

Ana Belén Otero Miguélez

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria da 2019tik. Gizarte Lanean graduatua da, eta aditu profesionala da Osasun Mental Komunitarioan; irabazi asmorik gabeko entitateen kudeaketari buruzko master bat ere badu. Ibilbide luzea du osasun mentalaren esparruan, lehenengo gizarte langile gisa Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartean (Asafes) eta, ondoren, entitate horren gerentzia buru modura, dozena bat urtez. Hizlari eta irakasle gisa esperientzia zabala du, eta EHUko Gizarte Laneko Fakultateko ikasleen practicumeko irakaslea izan da, baita Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako unibertsitate espezializazioko tituluko irakaslea ere. Horrez gain, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko kidea izan da, eta Birgalketa Psikosozialaren Euskal Elkarteko eta Arabako Gizarte Langintzaren Elkargoko zuzendaritzetan egon da, besteak beste.

Patrocinan / Babesleak

Organiza / Antolatzailea