Oscar Terol
Gidoilari, aktore eta umorista "Vaya Semanita" edo "Allí abajo" saioetan
Umorista, gidoilaria, aktorea, aurkezlea eta idazlea. Óscar Terolek (Donostia, 1969) ibilbide luzea dauka antzerkian eta telebistan. Ospea lortu zuen ETBko Vaya Semanita umore saioko aurkezlea, gidoilaria eta aktorea izateagatik. Qué pasa pues eta ¡Vivan los Luviers! saioekin ere arrakasta izan zuen telebistan. Zinean, Secretos de cocina komedian lan egin zuen, eta antzerkian El jefe de todo esto eta A cuestas con Murphy antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste. Idazle gisa Todos nacemos vascos, Ponga un vasco en su vida, La era del estreñimiento eta Técnicas de la mujer vasca para la doma y monta de maridos liburuak idatzi ditu.