Saioa Gómez Zorita
Nutrizio eta Osasunean doktore EHUn
Farmazian lizentziatua eta Nutrizio eta Osasunean doktore EHUn, doktoretzako ezohiko sariarekin. Gaur egun irakaslea eta ikertzailea da Farmazia eta Elikagaien Zientzia ataleko Nutrizioa eta Obesitatea arloan. Aurretik ikertzaile kontratatu gisa aritu zen lanean Sarean Ikerkuntza Biomedikoa Garatzeko Zentroan, Nutrizio eta Obesitatearen Fisiopatologia aztertzeko (CiberObn). Bi ikerketa egonaldi egin ditu, bata INSERM zentroan (Tolosa, Frantzia) eta bestea Paduako Unibertsitatean (Padua, Italia).
Bere ikerketa lerro nagusietan farmako eta elikagaien osagaiek obesitatean eragiten dituzten ondorioak aztertzen ditu, baita gibel esteatosia eta intsulinari erresistentzia ere. Bere ikerketaren emaitza gisa nazioarteko 39 argitalpenetan hartu du parte.