Izarne Lizaso
Psikologian doktorea da EHUn
Psikologian doktorea da EHUn, eta irakaslea da Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia
Prozesuak eta Garapen Sailean. Batez ere Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia arloko
prestakuntzan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan aritu da, zehazki Psikogerontologiaren
esparruan. Hainbat ikerkuntza proiektutan eta zientzia eta dibulgazio argitalpen ugaritan hartu
du parte. Makina bat erakunde eta elkarterekin kolaboratu du ezagutza transferitzeko
jardueretan, hitzaldi eta prestakuntza ikastaroen bidez.
Psikologo gisa adinekoen zentro eta zentro gerontologikoetan egin du lan, jarduera
psikosozialen programak ezarriz, esaterako narriadura kognitiboa daukaten pertsona nagusien
funtzio kognitiboak estimulatuz edo memoria entrenatuz narriadura kognitiborik ez daukaten
pertsona nagusien artean. Horrez gain, hainbat erakunde eta entitaterekin kolaboratzen du
gerontologiaren esparruarekin lotutako prestakuntza ikastaroak eta hitzaldiak eskainiz,
esaterako senideei zein profesional formalei zuzendutako Alzheimer gaixotasunari lotutako
edukiak irakatsiz. Geriatria eta Gerontologiako Espainiako Sozietateko kidea da, eta bertan
Irudia eta zahartzea lantaldean hartzen du parte; lantalde horren helburua da zahartzaroaren
irudi negatibo eta estereotipatua aztertzea, pertsona nagusien irudi erreala eta ez
estereotipatua sustatzeko komunikabideetan eta, oro har, gizartean. Horrez gain, Zahartzaroa
Gerontologiako Euskal Elkargoko bazkidea ere bada, eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko
kidea da; prestakuntza atalaren arduraduna da.